Zure etxea nola saldu,

hala erosten dute…

Beste ezer azaldu baino lehen, zer da Home Staging?

Ingelesezko hitza da eta zera esan nahi du: “etxebizitza eszenan jartzea”.  Etxea merkatuan jartzeko ahalik eta aurkezpenik onena egitea da, beti, edukiko duen publiko objektiboan pentsatuta.

Home staging dekorazioa espezifikoki bideratuta dago etxearen publizitate erakargarria eta efektiboa lortzera, haren salmenta edo alokairua optimizatzea lortzeko bai denboraren eta bai prezioaren aldetik.

Zure etxea nola saldu, hala erosten dute…

Etxearen aurkezpen on bat egiten baduzu, eragiketa onuragarriagoa. izateko eran ixtea lortuko duzu. Iragarkiak interesa piztuko du eta xehetasun guztiak zaindu dituen etxebizitza baten aurrean, interesa duen erosleak ez du prezioa negoziatzeko arrazoirik aurkituko.

Nola lortzen da hori?

Kasu bakoitza banaka aztertuz eta bakoitzari higiezinen munduko marketing-teknika desberdinak aplikatuz, lehian dauden besteen artean nabarmendu dadin, , eta balizko erosle edo maizter gehienentzat erakargarria izatea lortuz.

Teknika horiek ondorengoak dira:

  • Zirkulazioak arindu, antolatu eta hobetu.
  • Espazioak despertsonalizatu eta neutralizatu.
  • Behar bezala argiztatu.
  • Hautsitako gauzak konpondu (ez daitezela arreta-puntu izan, ezta prezioa jaisteko arrazoia ere).
  • Dekorazioa eguneratu, eta espazio hutsetan, altzariez hornitzeaz gain (benetako altzariekin edo benetakoak ez direnekin edo biak), multzoa aberasten duten eta berorren pertzepzioa oso positiboa izatea egiten duten xehetasun garrantzitsuak erakutsiz.
  • Higiezinaren argazki erreportaje profesionala egin; horrela, higiezinaren edertasun eta potentzial guztia islatzea eta berorren banaketa ongi deskribatzea lortuko dugu.

Garrantzitsua da baita ere Home Staging, eragiketa bati etxebizitzaren eta merkatuaren gorabeherei lotutako  prezioarekin, eta berorren komertzializazio on batekin laguntzea.