ETXEBIZITZA ALTZARIEZ HORNITUTA

Aukera desberdinak ALTZARIEZ HORNITUTAKO ETXEBIZITZAN:

Aholkularitza eta orientazioa

Behar duzun bakarra aholkuak eta orientazioa jasotzea da hobetze posibleetan eta eszenan modurik efektiboenean jartzeko garaian, eta gero zure kontura egingo duzu gainerakoa. Kasu horretan, txosten idatzi bat prestatuko dut puntu guztiak zehaztuz, eta nahi baduzu, argazki erreportajea egiteko nirekin kontatu dezakezu.

Home Staging oinarrizkoa

Egin beharreko hobetzeak honela laburbildu daitezkeenean: ordena eta txukuntasuna, altzarien birbanaketa txiki bat, despertsonalizatzea… Eskuz esku lan egingo dugu zure etxebizitzari transmititu nahi dugun itxura hori emateko, bai argazkiaren bitartez eta bai bisitetan. Material apaingarria eramatea beharrezkoa den kasuan, hori alokatu liteke. Behin etxebizitza prestatuta, argazki erreportajea egiten da.

Home Staging osoa

Etxebizitzak oinarrizkoa baino esku hartze handiagoa behar duenean. Adibidez: altzariak eta tresnak kendu, pintura, elektrizitatea, iturgintza, etab. Kasu horretan ez duzu ezertaz kezkatu behar eta nire esku utzi dezakezu dena. Nire lana izango litzateke aurrekontuak eskatzea, materiala erostea, lanak gainbegiratzea, …; azken batean, eraldatzeko prozesu osoaren koordinazioa eramatea. Behin etxebizitza prestatuta, argazki erreportajea egiten da.