ZURE LEHIAKIDEENGANDIK BEREIZTEN ZAITU

Higiezin bat xehetasun guztiekin eta argazki onekin prestatuta, zure iragarkia lehiakideenen artean nabarmendu egingo da. 

Prezio berean eta antzeko baldintzetan, zeinekin geratzen zara?

“Azkenean, edo desberdina zara … edo merkea zara” Guy Kawasaki

ARGAZKIRIK ERAKARGARRIENA

Frogatuta dago 4 segundotan soilik erabakitzen dugula etxe bat gustatzen zaigun ala ez, argazkiak ikusita.

Horregatik, gure iragarkiko lehenengo 4 argazkiak zeharo garrantzitsuak dira, izan ere horien baitan dago bi gauza gertatzea: edo erosle potentzialak iragarkia begiratzen jarraituko du edo bila jarraituko du.

Argazkiak dira etxebizitzaren publizitate-kartela eta, beraz, zaindu beharko genituzke.

Interneteko irudia oso boteretsua da

Argazki erakargarri batekin lortuko dugu:

– Gure iragarkian interes handiagoa jartzea

– Bisita gehiago, eta bisita gehiago izatean, eragiketa arrakastatsu bat ixteko aukera gehiagoa.

– Higiezinen web atarietan kokapen hobea.

Denok ezagutzen dugulako esamolde hau: “irudi batek mila hitzek baino gehiago balio du” …

LEHENENGO INPRESIO ONENA

Etxebizitzari buruzko lehen inpresio ona lortuko dugu argazki on batekin. Gero, bisitan, dena, argazkiak erakusten zuen horren oso antzekoa izan dadila zaindu behar da. Bisitan beste xehetasun batzuek eta beste sentipen batzuek hartzen dute garrantzia, zera barneratzeko: argia, usainak, tenperatura… Irudiarekin gertatzen den bezala, lehenengo 4 segundoak funtsezkoak direlako, izan ere frogatuta dago baita ere etxebizitza batera egiten den bisitan lehenengo 90 segundoan pertsonak dagoeneko hartu duela erabakia erosi nahi duen ala ez, bertan bizitzen ikusten den ala ez.

Lehenengo inpresioa 10ekoa eman behar dugu, sentimendu positiboak eragin, erosle potentzialari positiboan pentsatzera eramateko. Lehenengo inpresioak sentimendu negatiboak sortzen baditu, oso zaila izango da gero modu positiboan arrazoitzea.

Aukera bakarra dago lehenengo

inpresio on bat eragiteko

KOMERTZIALIZATZEKO DENBORA GUTXIAGO

Home Staging bitartez salmenta edo alokairu denbora murrizten da eta, beraz, etxebizitza itxi batek dakartzan gastuak ere murrizten dira (komunitatea, IBI, horniduren ordainagiriak, etab.).

Datu batzuk (*):

  • Salmentan, kasuen %75ean 90 egun baino gutxiagoan saldu dira eta, areago, kasuen %55ean 40 egun baino gutxiagoan.
  • Alokairuan, kasuen %88an 15 egun baino gutxiagoan alokatu dira eta, areago, kasuen %47an 7 egun baino gutxiagoan.

PREZIO HOBEA

Bai salmentan eta bai alokairuan kasuen %51n prezioa mantendu egiten da. Beste %49an igo egiten da %25 bat inguru arte. Etxebizitzaren alderdi negatiboak ezabatzerakoan prezioa beherantz negoziatzeko argudioak desagertu egiten dira.

Datu zehatzagoak (*):

  • Salmentan, kasuen %55ean prezioa mantendu egiten da eta kasuen %45ean prezioa igo egiten da, eta kasu batzuetan %25 inguru arte ere irits daiteke.
  • Alokairuan, kasuen %63an alokairuaren prezioa igo egiten da eta kasuen %50ean prezioa %20 inguru arte igotzen da.

(*) 2014ko inkesta bateko datuak, AHSE elkarteak egina (Asociación Home Staging España). Eguneratutako datuekin beste inkesta bat lantzen ari dira.

como mejorar el precio de mi piso

SALMENTA ADIBIDEA, HOME STAGING ERABILI GABE, ETA HOME STAGING ERABILITA

decoracion home staging aumentar venta piso
decoracion-piso-aumenta-venta

Home Staging zerbitzuetan inbertsio txiki bat oso errentagarri gerta liteke

ONURA ESPEZIFIKOAK ALOKAIRUAN

Maizterra aukeratzea. Home Staging on batekin etxebizitzak interesatu ugari izango ditu eta horrek aukera emango du konfiantza eta berme gehien ematen duen maizterra aukeratu ahal izateko.

Rotazioa saihesten du. Maizterra eroso dagoenean ez du pentsatuko etxebizitza hobea bilatu behar duenik.

Etxebizitza hobeto zainduko dizute. Kalitatea eta etxebizitza zaindu bat eskaintzen baduzu, errazagoa da bertako maizterrek ere zaintzea.

ONURA ESPEZIFIKOAK OPORRETAKO ALOKAIRUAN

Egutegia okupatuta lehenagotik. Zure eskaintzak erakartzen badu erreserbak azkarrago egingo dira eta zure egutegia lehenagotik okupatuta egotea lortuko duzu.

Iruzkin eta gomendio hobeak. Gustura dagoen bezeroak zutaz ongi hitz egingo du.

ONURA ESPEZIFIKOAK HIGIEZINEN SUSTAPENEAN:

Kostua murriztea. Pisu pilotuaren kostua, altzarien parte bat kartoizkoa denean, dezente jaisten da, bai altzarietan eta bai muntaketan.

Pisu pilotua lehenengoetakoa bada saltzen, kartoizko altzariak sustapeneko beste pisu batera aldatzen dira, kostua asko igo gabe.

Altzariengatik prezioa negoziatzea saihesten du. Adibidez, kasu batzuetan, sukaldea kolore jakin batean edo tresna elektriko jakin batzuekin muntatuta egotea prezioa negoziatzeko arrazoi bat izan daiteke. Kartoizko sukalde batek, adibidez, sukaldea eroslearen gustura muntatu ahal izateko aukera ematen dizu, baina hutsik ez duzu erakusten.

Zure etxea nola saldu, hala erosten dute…